Elena Beloki (Iratzar Fundazioa): “Boterea lanabes bat da, baliatzen duguna jendearen ongizatea bermatu ahal izateko”
"Instituziogintza eraldatuz" jardunaldiak antolatu dituzte apirilaren 22-23an, streaming bidez ikusgai.
Instituziogintza berriari buruz hausnartzeko jardunaldiak antolatu ditu Iratzar Fundazioak, Donostian daukaten egoitzan presentzialki eta internet bidez haien youtubeko kanalean ikusi ahal izango direnak. Elena Beloki Iratzar Fundazioko Nazioarteko arduradunarekin hitz egin dugu, jardunaldien berri emateko eta bertan landuko diren gaietan pixka bat sakontzeko.
Instituziogintza berriaren beharra, boterea ulertzeko moduak, estatua, espazioa, ekonomia, ehun soziala eta beste hainbat konturi buruz hitz egin digu, eta jardunaldietan izango dituzten 3 panelak aurkeztu dizkigu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Elena Beloki (Iratzar Fundazioa): "Boterea lanabes bat da, baliatzen duguna jendearen ongizatea bermatu ahal izateko"00:33:36
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!