Ekonomia-Geopolitika | Kapitalismo inklusiboa neoliberalismoaren alternatiba gisa
Ekai Centerreko Adrian Zelaiaren kolaborazioa.
Gaurkoan kapitalismoaren aldaera berri posibleei buruz hitz egin digu Adrian Zelaiak. Korporazio handiak eta aditu kapitalista ugari ari dira jadanik esaten eredu neoliberala agortua dagoela eta kapitalismoa ‘berrasmatu’ beharra dagoela. Kapitalismo inklusiboa da agertzen diren kontzeptu berri horietako bat, Zelaiak esan digunez.
Bestalde, aipatu digu nola korporazio handiek geroz eta gehiago hartuko dituzten orain arte estatuek betetzen zituzten zerbitzu batzuk, eta horrek enpresa-estatu dikotomia horretan eduki ditzakeen eraginak azaldu dizkigu.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!