Ekonomia ekologikoa eta txertoen eta hilekoaren arteko lotura
Elhuyar fundazioko Ana Galarragarekin, kolaborazioa.
Gaurkoan Hizpideko zientzia atalean ekonomia ekologikoa izan da hizketarako gaia. Ana Galarragak berak bideratutako solasaldi batetik ateratako zertzeladak ekarri dizkigu kolaborazioan. Arturo Elosegi ekologoa eta Mirene Begiristain ekonomilariaren ekarpenak bildu eta artikulu batean jaso dituzte Elhuyarren.
Ekonomia ekologikora trantsizioa egiteko 12 erronka ezberdin planteatu zituzten solasaldian, eta agroekologiaren papera, gizarte antolakuntzaren beharra eta beste hainbat elementu aipatu dizkigu Galarragak.
Bestalde, gaurko saioa amaitzeko Covid-19aren txertoaz aritu gara. Zehatzago, txertoa eta hilerokoaren arteko loturaz. Oraindik asko ikertu ez den arren, informazio pixka bat eman digu Anak gaiari buruz.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!