Ekoizpena etetea eskatu diote Tubos Reunidoseko langileek zuzendaritzari, segurtasun protokoloa bete arte
Tubos Reunidos enpresako langile batzordeak uste du ekoizpen jarduera bertan behera geratu behar dela, segurtasun eta prebentzio neurriak ez baitira betetzen ari. through Aiaraldea.eus
Tubos Reunidos enpresan ordezkaritza duten sindikatuek testua bidali diote zuzendaritzari ekoizpena etetea exijitzeko.
Izan ere, langileen ustez, ez dira betetzen ari prebentziorako eta segurtasunerako irizpideak. Horren adibidea da, sindikatuem aburuz, ez zaiela jakinarazi zenbat koronabirus kasu egon diren lantegian ostiraletik.
Horrez gain, langile batzordeak adierazi du ez direla neurriak ezarri pertsona gehiago ez kutsatzeko. Ondorioz, instituzio publikoek iradokitako prebentzio protokoloa bete arte, sindikatuek uste dute ekoizpena gelditu behar dela, euren eta senideen osasunaren ongizatea bermatzeko.
Halaber, beharginen erakundeek proposatu dute krisialdi batzordea osatzea, langileak uneoro informatuta egon daitezen.
Sindikatuen asmoa da aste honetan bilera egitea zuzendaritzarekin erantzuna jasotzeko.
Albiste hau Aiaraldea.eus atarian argitaratu da eta Creative Commons lizentzia erabilita ekarri dugu gurera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!