Ekialde Hurbila | Libano. Historia, Ekonomia eta Geopolitika
Aitor Bikandiren eskutik kolaborazioa.
Gaurkoan Libanora eraman gaitu Aitor Bikandik, aitzakiatzat hartuta joan den astelehenean Libanoko “independentziaren” urteurrena izan zela. Hortik abiatuta, historia apur bat ekarri digu Aitorrek, gaurko egoera ulertzen lagunduko diguna. Bestalde, egoera ekonomiko-politikoa azaldu digu, eta testuinguru geopolitikoa ekarri du gurera.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!