Ekhi Erremundegi: “Kontu handiz hartu behar da jaka horien mugimendua”
Ipar Euskal Herrian eta Frantziar Estatu osoan protestak egiten dabil “jaka horiak” bezala ezagutu den mugimendua. Erregaien prezioak igotzeagatik hasi ziren protestak, baina ez da hain sinplea. Eskuin muturreko indarrak eta ezkerrekoak ari dira mugimendu hau kapitalizatzen saiatzen, hasieran sare sozialetatik deituta soilik hasi baitzen.
Ekhi Erremundegi kazetaria izan dugu gaur Hizpidean, eta fenomeno hau ulertzeko gako batzuk eman dizkigu.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!