Ekaitz Cancela: “Neoliberal on gisa, Eusko Jaurlaritzak Silicon Valleyren ideologia onartu du”
Ziberburujabetzaz eta Big Data enpresa handiekiko menpekotasunaz hitz egin dugu.
EH Digitala izeneko jardunaldia egingo da bihar, Urriaren 15ean, Errenterian. Ziberburujabetza izango dute bertan hizpide, eta Ekaitz Cancela izango da bertan hitzaldia emango dutenetako bat. Cancela bera izan dugu gaur saioan, eta berarekin hitz egin dugu ziberburujabetza kontzeptuaz.
Gaur egun zertan garen eta ez garen burujabe, euskal instituzioek ze lotura daukaten Big Data enpresa handiekin, enpresa hauek azken urteetan hartutako dimentsioaz eta beste hainbat konturi buruz hitz egin dugu Ekaitz Cancelarekin.
Berak, “irtenbide politikoak kapitalismo digitalari” izeneko hitzaldia emango du bihar arratsaldez, Errenterian.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ekaitz Cancela: "Neoliberal on gisa, Eusko Jaurlaritzak Silicon Valleyren ideologia onartu du"00:15:40
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!