Ekainaren 5ean, kaleak hartzeko deia Gasteizen
Gasteizko herritar talde batek udari "behar bezalako ongietorria" emateko deia egin du, eta ekainaren 5erako hitzordua jarri. Festa girotzen joateko, El Vitorianok eta La Bulgarak abesti berria prestatu dute: '¡Qué no nos quiten lo bailao!' through Alea.eus
“Inoiz baino gehiago, elkarrengandik gertu egoteko urtea, elkarrekin gozatuz atera gaitezen kalera! Jar dezagun balorean herritar zein kolektibo ezberdinek egindako lan guztia eta eman diezaiogun udari behar bezalako ongi etorria!”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!