Ehundik gora herritar bildu dira Pili eta Fontso omendu eta dipertsio-politika amaitzea eskatzeko
Ehundik gora herritar bildu ziren larunbatean Laudioko Herriko plazan Pili Arzuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren urteurrena gogora ekartzeko. 1990. urtean zendu ziren bi bizilagunak auto istripu batean, senide eta lagun zuten preso politiko bat bisitatzen.
Etxerateko kideek hitz egin zuten elkarretaratzearen ostean: dispertsio politika amaitu egin behar dela nabarmendu zuten, “Pili eta Fontsori gertatutakoa berriz gertatu ez dadin”.
Aiaraldea hedabideak gaiari buruzko bideo-erreportajea osatu zuen 2010. urtean:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!