Egoitz Iradier (ABE): “Ideia berriek ematen diote freskotasuna gure bertso ekosistemari”
Arabako Bertsozale Elkartea (ABE) Aerrimaturen IX. edizioa aurkeztera dator. Hiru saiotan banatuko da 2020an hasi zen egitasmoa, abenduaren 15 eta 28aren artean.
Lehia albo batera utzita, indar handiarekin datorren Arabako bertsolarien harrobi emankorrari espazioa ematea du helburutzat Aerrimatuk. Hiru herritan antolatu dituzte saioak: Eskuernaga, Langraitz, eta Izarran. Bertsolaritza Arabako herrietara zabaltzea da asmoa. “Bertso-eszena” deszentralizatu, Gasteizko hiria atzean utzi eta herrietan bertsozaletasuna zabaldu eta sustatzea. Hamabi bertsolarik parte hartuko dute Aerrimatun.
Gaur, Hizpidean, Egoitz Iradier ABEko kidea eta Arabako txapelketaren epailea izan dugu egitasmoaren inguruko xehetasun guztiekin.
Elkarrizketa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Egoitz Iradier (ABE): "Ideia berriek ematen diote freskotasuna gure bertso ekosistemari"00:15:49
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!