Drogak bai, goxokiak ez! Azukrearen historia eta gaurkotasuna.
Gorka Menendezen kolaborazioa.
Natura eta landareen inguruko hilabeteroko kolaborazioan, Gorka Menendezek azukrea ekarri digu gaurkoan. Isabel Diaz Ayusoren “Drogas sí, dulces no” adierazpena aitzakitzat hartuta, Indiaraino eraman gaitu Gorkak, azukre kainaren domestikatze momentura. Azukrearen bilakaera azaldu digu eta, amaitzeko, salto egin dugu drogatzat ulertzen ez dugun droga txuri honetatik beste batera, droga izan zitekeena baina ez duguna hala hartzen: lupuloa. Horri buruz ere hitz egin digu Menendezek.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!