Dozenaka herritar Araian, Osakidetzaren arreta zerbitzuko murrizketen aurka
Osakidetzari Araiako osasun zentroko zerbitzuak berreskuratzeko exijitu diote dozenaka herritarrek, azken asteetan Aguraingo osasun zentroko hutsuneek eragindako egoeraren aurrean: "Herrietako osasun zentroetan murrizketarik ez!". through Alea.eus
Azken asteetan, Lautadako alkateek lehen mailako arretako murrizketak salatu dituzte. Dulantzi, Asparrena, Barrundia, Donemiliaga eta Zalduondoko alkateek ohartarazi dutenez, Aguraingo osasun zentroko profesionalen kopurua “nabarmen” murriztu da, eta, horren ondorioz, Aguraingo gabeziak kubritzeko, Lautadako beste zentroetan ere arreta murriztu behar izan dute, tartean Araiako kontsultategian. Besteak beste, anbulatorio horietan guardia zerbitzua kendu, asteko arreta gutxienez egun batean murriztu eta hitzordu bat izateko itxaronaldia luzatu dela salatu dute.
Bost udalerri horietako alkateek Eusko Legebiltzarrean eskatutako agerraldiaz gain, Lautadako herritarrek Araiako osasun zentroko ordutegiak, arreta egunak eta guardiak berreskuratzeko eskatu dute ostegun honetan, Herrietako osasun zentroetan murrizketarik ez! lelopean egindako elkarretaratzean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!