Dozena bat pertsona elkartu ditu VOXek Gasteizen
VOX Arabak Gasteizko Plaza Berrian deitutako elkarretaratzea egin dute igande goizean. Espainia existitzen da lelopean, pankartarik gabe eta Espainiako bandera baten atzean, hamabi lagun bildu ditu alderdi ultraeskuindarrak. through Alea.eus
Hamar minutu iraun du mobilizazioak eta “Espainiaren eta Erregearen aldeko” manifestu bat irakurri dute. VOX alderdiaren presentzia salatzeko kontramanifestazioa antolatu du hiritar talde batek. Ertzaintza eta Udaltzaingoa ere bertaratu dira, bi taldeen arteko liskarrak ekiditeko.
Azkenik, Ertzaintzak babestuta, plazatik alde egin dute VOXeko manifestariek, talde antifaxisten txistuen eta oihuen artean.
Albiste hau Alea.eus atariak argitaratu du eta creative commons lizentzia erabilita ekarri dugu gurera
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!