Dorleta Pumar (Sumendi): “Inposatu zaigun maitasun eredua apurtu nahi dugu, rol horiek aztertu eta askatzeko”
Maitasun erromantikoaren tailerra izango dute ostiralean, 18.00tan Sumendin.
Adurtza eta Judimendiko Gazte Asanbladetako emakumeek maitasun ereduak birpentsatzeko ariketa egitea proposatu dute, eta horretarako zita antolatu dute Sumendin. Dorleta Pumar Sumendiko kidea izan dugu Hizpidean, maitasun erromantikoari buruz hitz egiteko, zer birpentsatu asko baitago, eta ostiralean egingo dituztenak aurreratu dizkigu, gai hau lantzeko beharra azpimarratzeaz gainera.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Dorleta Pumar (Sumendi): "Inposatu zaigun maitasun eredua apurtu nahi dugu, rol horiek aztertu eta askatzeko"00:11:08
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!