Dorleta Guzman eta Jon Arrieta (LAB eta Ernai): “Pertsonon datuak dira enpresa teknologiko hauen merkantzia baliotsuenetako bat”
"Microsoftekin menpekotasun ikaragarria" ekarriko duen neurria ezarri nahi dute EHUn, Microsoft O365 paketea.
EHUn zerbitzu publikoen pribatizazioaren aurkako kanpaina abiatu dute LABek eta Ernaik. Microsoft Office 365 programa erabiltzera behartu nahi dituzte ikasle, irakasle eta langileak, eta horrek ekarriko luke haien datu asko enpresa pribatu honen esku uztea, izan e-posta, ikerketa lanak etab.
Honen aurrean salaketa egin dute bi eragileek, eta gertuagotik ezagutu nahi izan dugu egoera. LAB sindikatuko Dorleta Guzman eta Ernai antolakundeko Jon Arrieta izan ditugu gaur Hizpidean, eta sakonago azaldu digute tresna honek ekarri dezakeen kaltea, eta haiek nondik ikusten duten konponbidea.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Dorleta Guzman eta Jon Arrieta (LAB eta Ernai): "Pertsonon datuak dira enpresa teknologiko hauen merkantzia baliotsuenetako bat"00:23:27
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!