Demokrazia Komunalaren I. Kongresua Hernanin Urriaren 13tik 16ra
Saul Kurtok azaldu dizkigu kongresuaren nondik norakoak.
Urriaren 13tik 16ra burutuko dute Demokrazia Komunalaren I. kongresua izango dena. 13an Donostian hasiko dute ibilbidea, eta 14tik aurrera Hernaniko txoko ezberdinetan egingo dira antolatutako ekimen ugariak. Saul Kurto da antolatzaileetako bat, eta bera izan dugu gaur Hizpidean.
Demokrazia komunalaren kontzeptuaz aritu gara hizketan, demokrazia liberalaren aurrean izan daitekeen alternatibaren bila. Politikoki kokatu digu Kurtok demokrazia komunala, eta Kongresuko egitaraua ere errepasatu dugu berarekin. Egitarau osoa ikusi edo kongresurako izena emateko, hemen sar zaitezkete haien web orrira.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!