HALA BIDEO | Ertzaintzak Juani etxe okupatuko lehen solairuko bizilagunak etxegabetu ditu, Fincas Armentiaren aginduz
Otsailaren 28rako zegoen iragarrita Juan II. kaleko “Juani” etxe okupatuaren lehen solairuaren desalojoa. Egun horretan ez ziren hustera etorri, eta gaurko igorri zuten bigarren agindua. Gaur goizeko lehen ordutik bertaratu dira polizia eta sarrailagileak, eta dagoeneko hustu eta tapiatu dute etxea.
HALA BIDEO | 1976ko martxoaren 3an poliziak eraildako langileak omendu eta justizia exijitu dute Gasteizen, sarraskiaren 46. urteurrenean
Beste urte batez, milaka lagun batu zituzten Martxoaren 3an deitutako omenaldi, ekitaldi eta mobilizazioek. 46 urte igaro diren honetan egia, justizia eta erreparazioa eskatu dituzte berriro, eta langile borrokaren gaurkotasuna azaleratu.
HALA BIDEO | Entrevista: el cierre de urgencias de Santiago, «un ataque brutal y frontal a la población de Gasteiz»
Hala Bedi ha entrevistado a tres miembros de la plataforma Osasun Publikoa Aurrera, trabajadoras sanitarias.
HALA BIDEO | Arabako Metala hitzarmen duin baten alde
Manifestazioa egin dute Arabako Metalaren sektoreko langileek. Hiru urtez luzatu den hitzarmenaren negoziazioa blokeatua dauka patronalak eta azken bileran egindako proposamenen ez die sindikatuen eskakizunei erantzun.
HALA BIDEO | Protestak Santiagoko larrialdi zerbitzuen itxieraren aurka eta osasun publikoaren alde
Kazerolada egin dute Parlamentuan Santiago ospitaleko larrialdi zerbitzuen itxiera salatzeko. Asko dira osasun publikoan, bereziki Araban, murrizketa politikak salatzeko eta kalitatezko arreta aldarrikatzeko herritar zein langileak egiten ari diren mobilizazioak.
HALA BIDEO | Torturaren aitortza exijitzeko manifestazioa Gasteizen, torturaren aurkako egunean
Sortuk deitutako manifestazioa egin zuten igandean, otsailak 13, torturaren egia argitara eraman eta milaka torturatuek merezi duten aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeekin batera, bake eta askatasun agertoki berri bat aldarrikatzeko.
HALA BIDEO | Santiagoko larrialdiak mantentzeko eta osasun pubikoa defendatzeko manifestazioa Gasteizen
Manifestazio jendetsua egin dute Osasun Publikoa Aurrera plataformak deituta. 11.000 sinadura baino gehiago bildu dituzte dagoeneko, Santiagoko larrialdi zerbitzua itxi ez dadin.
HALA BIDEO | Galder Barbado eta Aitor Zelaiak edozein unetan jaso dezakete Auzitegi Gorenaren ebazpena
“Alarma Gaua” egin zuten Gasteizen larunbatean bi gazteen egoera jakitera emateko. Auzitegi Gorenaren ebazpena aurkakoa bada, espetxeratuak izango dira. Elkartasun ekimen gehiago ere egingo dituzte hemendik aurrera, horien artean jaialdia ostiralean Gasteizko gaztetxean.
HALA BIDEO | Milaka lagun mobilizatu dira Gasteizen osasungintza publikoaren alde
ELA, Satse, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizazioak antolatu dituzte asteburuan EAEko hiriburuetan. Lehen Arretaren kolapsoa salatu eta kalitatezko osasun publikoa aldarrikatu dute. Eusko Jaurlaritzari neurri zehatzak hartzeko eskatu diote.
IZAN MEDIA herri komunikazio tailerrak
Herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioan ahalduntzeko. Prentsa eta sare sozialak, irratigintza, kartelgintza eta bideogintza tailerrak. Prentsa eta sare sozialak, irratigintza, kartelgintza eta bideogintza tailerrak.
HALA BIDEO | Alde Zaharreko Bitori plaza, auzotik eta auzoarentzat
Urteak eman ditu hutsik Eskoriatza jauregiko lorategiak, aurtengo Zaharraz Harroko jaietan Alde Zaharreko bizilagunek zabaldu, garbitu eta biziberritu zuten arte. Bitori plaza jarri diote izena auzotik eta auzoarentzat berreskuratutako espazio berriari.