Bertako Fest jaialdia: hurbileko arte eszenikoak ikusgai Baratza aretoan
Gaur hasi eta datorren igandera bitartean, Bertako Fest jaialdia hartuko du Baratza aretoak. Arteoan bertan egonaldiak egin dituzten antzerki-taldeen emaitza ikusi ahal izango da otsailaren 15etik 18ra. Tailer batekin hasiko dute zikloa, baina antzezlan osoak zein osatze prozesuan direnak eta dantza eta soinu emanaldia ikusteko aukera ere izango da. Egun bakoitzeko sarrera 6 eurokoa izango da aldez aurretik erosiz gero, eta 8 eurokoa, aldiz, bertan erosita. Baina Jaialdi osorako bonoa ere ipini dute eskuragarri, 15 euroko prezioan. Baratza aretoko Marina Suarezekin hitz egin du ARABA HIZPIDEk, jaialdia hasiko den egunean bertan. Informazio gehiago dago Baratza aretoaren webgunean. Baratzatik gertuko arte eszenikoak, Baratzan bertan, Bertako Fest jaialdian.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!