Bel Pozueta (Altsasuko Gurasoak): “Jendearen sentsibilizazioa sentitzen dugu egunero”
Bi urte bete dira Altsasuko gazteak espetxean sartu zirenetik. Hainbat ekimen egin dira Euskal Herri osoan Altsasukoen askatasuna eskatzeko. Asteburu honetan ere jardunaldi batzuk antolatu dituzte Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske plataformek. Auziaren inguruan hausnartzeko bost mahai inguru ezberdin antolatu dituzte azaroaren 16an eta 17an.
Bel Pozueta, Altsasuko Gurasoak taldeko kide eta Adur Ramirez de Aldaren ama izan dugu Hizpidean, Altsasuko gazteen egoeraz eta antolatutako jardunaldien inguruan hitz egiteko. Komunikabideen esparrutik, arlo juridikotik, gazte, eragile eta EBko erakundeen ikuspegitik aztertuko dute kasua mahai inguru hauetan.
Larunbatean ere elkarretaratze bat egingo dute arratsaldeko 17.00tan Gaztelu Plazan. Bel Pozuetari egindako elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Bel Pozueta (Altsasuko Gurasoak): "Jendearen sentsibilizazioa sentitzen dugu egunero"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!