Barrongo urtegiaren proiektua bertan behera geratu da
ACUAES proiektuaren sozietate sustatzaileak atzera egin du. through Alea.eus
Bideragarritasuna bermatuta ez dagoelako atzera egin du ACUAES enpresa publikoak Arabako Ibarrak ureztatzeko proiektuan; hortaz, azken fasea bertan behera geratu da, tartean Barrongo urtegiaren obra. Trantsizio Ekologikoaren Espainiako Ministerioari 2019ko martxoaren 20an bidalitako gutun batean hala dio enpresa publikoak: “Agerian da kostu ekonomikoak ACUAESen zuzeneko kudeaketa-hitzarmenean aurreikusitako finantza-baldintzak gainditzen dituela; eta gainera, Ingurumen Inpaktuaren Txostenak ezarritako baldintza guztiak ezin dituela bermatu, asko enpresa sustatzailearen benetako gaitasunetik kanpo baitaude. Horrenbestez, enpresa honek Arabako Ibarren Ureztapena Hobetzeko eta Modernizatzeko (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 zonaldeak) proiektua baztertzea erabaki du”.
Gasteizen egin duten agerraldian eman dute ACUAESen erabakiaren berri Barron-Añanako Urtegiari Ez plataformako kideek eta Ekologistak Martxan taldeko lagunek. “Ingurumenarentzat, inguruko bizilagunentzat eta herritarrentzat oro har oso albiste ona da Barrongo urtegiaren obra behin betiko baztertzea”, esan du Santiago Martinek talde ekologistaren izenean, eta azpimarratu du enpresak argi utzi duela egindako txostenean proiektua ez dela bideragarria, eta beste alternatiba batzuk daudela ureztatzea bermatzeko. “Txostenak argiak eta sendoak dira. Proiektua erori da”.
Albiste hau Alea.eus atariak argitaratu du eta creative commons lizentzia erabilita ekarri dugu gurera
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!