“Azoka bat baino gehiago dela esanen nuke; euskal kulturatik bizitzeko gune bat”
Jenofa Berhokoirigoinekin hitz egin dugu Zirburuko azokaren inguruan.
Ekainaren 4an egingo da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Hirugarren edizioa du, eta urtez urte argitaletxeen parte-hartzea eta denen artean euskal edukiz jantziko dituzten mahai kopurua nabarmen handitzen ari da.
Hemen duzue Jenofarekin egindako elkarrizketa:
-
Suelta la olla: "Azoka bat baino gehiago dela esanen nuke; euskal kulturatik bizitzeko gune bat"00:19:12
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!