Axier Lopez (Argia): “Boteretik gertu zaudenean botereak erabiltzen dituen tresnak erabiltzea zerbait estandarra da”
BBVAren liburu beltzean oinarrituta, euskal kapitalismoaren kontakizuna egin digu Axier Lopezek.
Oriol Malló-k “El libro negro del BBVA” liburua argitaratu du, eta liburuan oinarrituta eta Euskal Herrira gerturatuta, lan oparoa egin du Axier Lopez Argiako kazetariak, azken “larrun” gehigarrian jasoa.
BBVAren bilakaera, euskal oligarkia, Neguriko familiak, kolonialismoaren fruituak, estatuko estoldak eta beste hainbat konturi buruz aritu zaigu Axier Lopez Hizpidean.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Axier Lopez (Argia): "Boteretik gertu zaudenean botereak erabiltzen dituen tresnak erabiltzea zerbait estandarra da"00:36:25
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!