Auziperatutako kideei elkartasuna helarazi diete Tubacexeko langileek, epaitegi aurrean
Zuzendaritzarekin bildu dira Enpresa Batzordeko kideak, baina ez dute inolako adostasunik lortu. Gauzak hala, borrokan jarraitzeko deia luzatu dute sindikatu guztiek. through Aiaraldea.eus
Amurrioko epaitegian deklaratu dute otsailean Ertzaintzak atxilotutako Tubacexeko 3 grebalariek. Ehundik gora lankide eta herritar batu dira epaitegiaren sarreran, hiru akusatuei babesa eta elkartasuna adierazteko.
Ondoren, Gasteizera joan dira grebalari guztiak, Legebiltzarraren aurrean protesta egitera. Enpresa Batzordeko kideak sartu dira eraikin horretan, Eusko Jaurlaritzako ordezkariei euren aldarrikapenak helarazteko.
Zuzendaritzarekin bilera
Zuzendaritzarekin ere bildu dira gaur langileen ordezkariak. Salatu dutenez, enpresako buruek ez dute inolako autokritikarik egin. Gauzak hala, kaleratzeak eragingo dituen proposamenik onartuko ez dutela ziurtatu dute sindikatu guztiek, eta borrokan jarraitzeko deia luzatu diete beharginei, “piketeak are gehiago indartuta”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!