“Googlen Adwords zerbitzuak jada ez du euskara onartzen”

“Googlen Adwords zerbitzuak jada ez du euskara onartzen”

Manex Garaio Mendizabal Puntu.eus Fundazioko kolaboratzailea izan da gurean, eta bere bi gai gustukoenetarikoak ekarri dizkigu: Informatika eta euskara. Kasu honetan, Googlek euskara kendu ei duela eta, azalpenak eskatu dizkiogu. Nondik ateratzen duten dirua enpresa horiek (Twitter, google,…) eta euskarak ze pisu duen eta nolakoa kontatu digu. Eta betiko moduan, erabiltzaile bezala zer egin dezakegun edo zer alternatiba ditugun kontatu dizkigu.

“Munduko txosnan, euskaldunok zer dugu eskaintzeko?”

“Munduko txosnan, euskaldunok zer dugu eskaintzeko?”

Kolaboratzaile berriak dauzkagu Kantoian! Hilean behin Garabide Elkarteko kide bat izango dugu gurekin hizketan, euren jardunaren berri emateko. Gaur Jon Sarasua, Garabideko lehendakariordea, hurbildu zaigu elkartea bera eta egiten duten lana aurkeztera. Zer da hizkuntza lankidetza? Zer dugu euskaldunok munduarekin konpartitzeko hizkuntza gutxituen biziberritzean? Hori eta askoz ere gehiago podcastean entzungai:

“Euskal musikan trikitixa eta rocketik ateratzen ari gara”

“Euskal musikan trikitixa eta rocketik ateratzen ari gara”

Elkarrizketa tartean MARLIK musika talde Zumaiarra izan dugu gaur Kantoian, 2017 urtean plaza hartu zuena. Euskaratik abiatuta Rock-Blues erritmoekin jolasean aritzen dira eta Country eta Swing-ari ere zirika egiten diote. Joan den urtearen akaberan munduratu zuten beraien lehenbiziko diska MARLIK izenarekin eta Gasteizen zuzenekoan arituko dira otsailaren 13an, bihar, 20:30etan, Parral tabernan. Muxutruk!

“Bi borroka horietatik, generoarena eta euskararen normaltasunarena, gizarte osoa esplikatu daiteke”

“Bi borroka horietatik, generoarena eta euskararen normaltasunarena, gizarte osoa esplikatu daiteke”

“Euskaltzaletasuna eta feminismoa: zer ikasi, hura elikatu” Jakin aldizkariak, Oihaneder Euskararen Etxeak eta UEUk elkarrekin antolatu duten ikastaro berria da. Abiapuntua uztailean Usurbilen egindako “Hizkuntza, generoa, jatorria eta klasea gurutzatzen diren lekua” Jakin-en Jardunaldian izan zen eta bide berari jarraituko dio hizkuntzaren eta generoaren gurutzaketari erreparatuko dion ikastaroak. Guztira lau hitzaldi eta mahai-inguruk osatzen dute eta hilabetean behin izango dira urtarriletik maiatzera bitartean, Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean. Horri buruz hitz egiten egon dira Kantoian Lorea Agirre, antolatzaile eta lehendabiziko hizlaria izanen dena, eta Irati Iciar, UEUko Etengabeko Prestakuntzaren koordinatzailea.

Asier Beramendi (Eraul taldea): “Nire helburua ez da abesti onak egitea, baizik eta sentimenduak kudeatzea, terapia moduan”

Asier Beramendi (Eraul taldea): “Nire helburua ez da abesti onak egitea, baizik eta sentimenduak kudeatzea, terapia moduan”

Eraul musika taldeko Asier Beramendi izan dugu Kantoian. Izan ere, urtarrilaren 30ean, astearte honetan bertan, Gasteizko Parral tabernan kontzertu akustikoa eskainiko baitu. Gipuzkoako talde honen ibilbideaz jardun dugu, baina ez hori bakarrik, saltoka aritu gara mapa bat marrazten, sentipenen, doinuen eta hizkuntzen artean.

“Emakumeok ez dauzkagu hainbeste erreferente zinean, behintzat Euskal Herrian, horregatik nahi izan dut Mirentxu Loyarteren lana agerrarazi”

“Emakumeok ez dauzkagu hainbeste erreferente zinean, behintzat Euskal Herrian, horregatik nahi izan dut Mirentxu Loyarteren lana agerrarazi”

Heldu den asteazkenean, urtarrilaren 31n, 19:00etan Irrintziaren oihartzunak proiektatuko da Oihaneder Euskararen Etxean, Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren baitan. Iratxe Fresneda zuzendari eta gidoigilearekin solasean aritzeko parada ere izanen da proiekzioaren ondoren eta, horren harira, gaurkoan Kantoira hurbildu zaigu zuzendaria. Mirentxu Loyarteri buruz egin duen ikus-entzunezkoari buruz aritu gara hitz egiten elkarrizketa argigarri batean: “Mirentxu Loyarte, oso lan bereziak garai konplikatuetan egin zituen emakume bat erreferente bezala agerraraztea eta publikoki aitortzea nahi izan dut”.

“Sare neutraltasuna Interneten orain arte oinarrizko printzipioa izan da”

“Sare neutraltasuna Interneten orain arte oinarrizko printzipioa izan da”

Hilabetero bezala gurean izan da Manex Garaio, puntu.eus Fundaziotik, internet eta teknologien inguruko kolaborazioa egiteko. Honetan sarearen neutraltasuna izan du hizpide, baina, lasai, alternatibak ere ekarri dizkigu.

“Madonna edo puta, biktima edo gaizkile-Emakume arketipoak genero beltzean”

“Madonna edo puta, biktima edo gaizkile-Emakume arketipoak genero beltzean”

Gaurkoan Irati Jimenez idazlea eta Alberto Atxa, (H)ilbeltzaren antolatzailetariko bat dena, izan ditugu gurekin (H)ilbeltzaren inguruan hizketan. Hasteko Alberto Atxak euskal nobela beltza astearen inguruan antolatutakoei buruz hitz egin digu. Ondoren Iratik larunbat goizean “Beltzaren estereotipoak literaturatik ikus-entzunezkoetarat” izenburua Elizondon prestatu den mahi inguruan jorratuko denaren inguruan hitz egin digu.

Leire Altuna: “Euskal Herrian bakarrik kontsumitzen da speed gehiago kokaina baino”

Leire Altuna: “Euskal Herrian bakarrik kontsumitzen da speed gehiago kokaina baino”

Gaurkoan AiLaket!!-eko kide den Leire Altuna izan dugu Kantoian, speed drogaren inguruan hitz egiten. Titular mamitsu batetik haratago droga honen erabilera historikoei erreparatu diegu eta gaur egungo kontsumoaz ere aritu da gure kolaboratzailea.

Informazio gehiago nahi izatekotan hona hemen AI laket!!-en web orria; http://www.ailaket.com/?hizkuntza=eu

Asier eta Oki (Giante taldea): “Musika zuzena eta gordina egitea geneukan helburu”

Asier eta Oki (Giante taldea): “Musika zuzena eta gordina egitea geneukan helburu”

Gaur Kantoian Giante talde gasteiztarra izan dugu, izan ere, aurreko igandean beraien lehenego abestia aurkeztu zuten, bideo batekin batera. “Azoka Eguna” abestia aurten grabatu duten diskoaren barruan dagoen abestietariko bat da. Taldeaz eta beraien musikaz hitz egiten egon gara beraiekin, eta 2018an aurkeztuko duten diskoaz ere mintzatu gara.

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies