Araba Bizirikek protesta egin du Legebiltzarrean, Tapia Legearen aurka

EAJ-ri egotzi diote “maltzurki” aldatu nahi duela EAEko Lurralde Antolakuntzaren Legea, Goi Mailako Interes Publikoko Proiektuen figura baliatuz horretarako. Legea aldatuz gero, Eusko Jaurlaritzak eskumen osoa izango luke proiektuak onartzeko, tokiko administrazioen iritziak kontuan hartu gabe.

23 personas se encuentran en riesgo de ser desahuciadas en Gasteiz

El Sindicato de Vivienda de Gasteiz ha dado a conocer que 23 personas se encuentran en peligro inminente de ser desahuciadas. Se trata de 5 familias que viven en alojamientos dotacionales de Alokabide en Portal de Arriaga y 16 inquilinos de un hostal privado situado en la calle Barrancal del Casco Viejo.

Glovoko riderren lana aitortzeko lehen epaiketa Araban

Gasteizko Justizia Jauregian ospatu da Glovoko riderren lana aitortzeko Arabako lehen epaiketa kolektiboa. Langileei “babesa eta elkartasuna” adierazteko elkarretaratzea egin dute LAB eta ELA sindikatuek.

Hegoaldeko auzokideek, auzo elkarteek eta ikastetxeek 300 bat alegazio-idazki aurkeztu dituzte Jauregilanda kalean gasolindegi bat jartzeko proiektuaren aurka

Red de Gasolineras de Levante SL enpresak jarduera lizentzia eskatu du tabernarik edo jatetxerik gabeko zerbitzugune bat jartzeko Jauregilanda kalean, Iturritxutik sartuta. Bizilagunen ustez “egoera larriagotuko du” eta arriskuan jarriko du auzokideen osasuna.

4.220 euroko isuna ezarri diote Aiaraldeko Ernairi Tubacexeko lan heriotzak salatzeagatik

Diru hori jada lortu dutela nabarmendu dute gazte antolakundeko kideek, azken hilabeteetan abiatutako elkartasun dinamikari esker.

[ARGAZKI GALERIA] Mobilizazioak egin dituzte sindikatuek lan eta pentsio erreformen aurka

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek deituta mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herrian gaur goizean, bizitza duinen alde eta lan eta pentsio erreformen aurka. Gasteizen, Agurainen, Laudion eta Oionen ehunka lagun atera dira kalera. Arratsaldean manifestazioak egingo dituzte hiri, herri eta auzoetan, herri mugimenduko eragileekin batera.

HALA BIDEO | SANTI COBOS: “Txori urdina, kaiolan bai, baina txoria”

Santi Cobosen bizitza eta espetxeari buruzko liburua aurkeztu zuten larunbat goizean, Hala Bedi irratian.

Gizonezko bat atxilotu zuten igandean, bikotekideari eraso egiteagatik

Atxilotu bat izan da asteburuan Gasteizen indarkeria matxistagatik.

“Jarraipen zabala” izan du Altan Bernedoko greba mugagabearen lehen egunak

KPIaren igoerak jaso eta lanaldiari eutsiko dion enpresa hitzarmena lortu nahi du Altan Bernedoko enpresa batzordeak. Hori dela eta, gaur hasi dute greba mugagabea, eta “jarraipen zabala” izan du.

Eguberrietako argien alferrikako gastua murrizteko eskatu dio Eguzkik Gasteizko Udalari

Atzo, azaroaren 26an, jarri zituzten martxan gabonetako argiak eta 42 egunez egongo dira piztuta. Eguzkik “energia xahutzea” egotzi dio Udalari, argindarraren prezioak “familia asko zeharo ikaratuta” dituenean.

Lan eta pentsio erreformen aurkako mobilizazio eguna deitu dute sindikatuek eta eragile sozialek

Mobilizazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko herrietan abenduaren 1ean, “Lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde. Soberanía para una vida digna” lelopean. Gasteizen, Agurainen eta Laudion izango dira hitzorduak Araban.

Auzitegi Gorenaren zain egon gabe, elkartasuna saretzeari ekin dio ‘Ankerkeriari Stop!’ plataformak

Asanblada irekia egin zuten asteazkenean Amurrion, Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren espetxeratze agindu posible baten aurrean elkartasuna eta erantzuna antolatzen hasteko. Duela 10 hilabete jaso zuten bi gazteek Auzitegi Nazionalean lau urteko espetxe zigorra, eta abokatuek helegitea aurkeztu zuten Auzitegi Gorenean. Bono laguntzak saltzeari ekingo diote kostu ekonomikoei aurre egiteko.

Tren Sozialaren Aldeko plataformek positiboki baloratu dute Estatuko aurrekontuetan jasotako partida, trenbideak hobetzeko ikerketa bat egitekoa

Tren sozialaren proposamena bideragarri egite aldera eta AHTarentzako bide paralelorik ez eraikitzeko “urrats handia” izan daiteke, Tren Sozialaren Aldeko plataformen arabera. Hala ere, aurrera jarraituko dute plataformek ingeniari talde batekin abiatu zuten proiektuarekin, “alternatiba bideragarri bat” egiteko.

Indarkeria matxistari aurre egiteko, sozialismoaren eraikuntza aldarrikatu dute Itaiak deitutako manifestazioan

Aldarrikatzen dutenez, “indarkeria betikotzen duen egiturazko oinarria borrokatzen badu soilik bete dezake bere funtzioa indarkeria matxistaren aurkako jardunak, hau da, sozialismoaren eraikuntzaren norabidean indarrak metatzen baditu”.