Langile bat hil da Gasteizen, Olarizuko obretan aldamio batetik erorita

Zentral eolikoaren proiektuaren aurka agertu dira Azazetako herritarrak

Ehun lagun baino gehiago elkartu ziren igandean Azazetan, Arabako Mendiak Aske plataformarekin batera, Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak Gasteizko Mendietan kokatu nahi duten Azazeta izeneko zentral eolikoaren proiektuari aurkakotasuna adierazteko.

Laboral Kutxak urtarrilaren 13an desalojatuko du Gasteizko Zentro Sozialista

Abuztuaren bukaeran jakinarazi zuten Laboral Kutxak aginduta husteko arriskuan zela Gasteizko Zentro Sozialista. Irailean desalojoaren data atzeratzea lortu zuten, eta Laboral Kutxak negoziaketari uko egin ostean, urtarrilaren 13an desalojatuko dutela jakinarazi dute Kontseilu Sozialista Gasteizek eta Errakik.

Urtarrilaren 8ko mobilizazioetara batzeko deia egin du Sarek, nor bere herrian

Arabako hainbat herritan egingo dira mobilizazioak. Gasteizen Artiumen hasiko da eta zutabeak irtengo dira aurretik Europa Jauregitik, San Juan Elizatik eta Iparralde Gizate etxetik.

Libertad condicional para Asier Bengoa, tras catorce años preso en los dos estados

Un preso menos: el gasteiztarra Asier Bengoa ha accedido a la libertad condicional tras haber cumplido el plazo preceptivo para ello y después de haber pasado catorce años encarcelado en los dos estados.

Inauterietara atzeratuko da Hala Bediren gabon zaharretako jaia

Covid 19ak eragindako pandemiaren egoera eta horren aurkako neurriak direla eta, ez da egingo Hala Bedi Jimmy Jazz aretoan ospatzekoa zen gabon zaharretako jaialdia, baina inauterietarako mantenduko da programazioa. Sarrerak dituztenentzako, itzultzeko edo gordetzeko aukera egongo da.

REPORTAJE | La revolución paciente

Pandemiari emandako aterabide autoritarioa salatzeko kontzentrazioa egin du Gasteizko GKSk

Covid 19ak eragindako pandemiaren aurkako neurriek osasun larrialdiari erantzutetik urrun, autoritarismoa eta kontrol soziala areagotu dituztela salatu dute: “poliziaren presentzia inoiz baino handiagoa da eta eskubideen urraketak normalizatu egin dira”.

Erakundeei konpromiso handiagoa eskatu diete SDA Factoryko langileek, enplegu duina babesteko

Abenduaren 17an SDA Factoryko Langileen Batzordeak plantillaren egoera azaldu eta mozio bat aurkeztu zuen Gasteizko Udaleko osoko bilkuran, jarduera industriala eta enplegu duina bermatzeko erakundeen inplikazioa eskatzeko. Mozioa ez zen bozkatu, eta beste bat onartu zuten EAJ, PSE eta PP alderdiek. Enpresa Batzordeak ez du begi onez ikusi onartutako mozio hori, maila berean jartzen dituelako “inposaketak ezartzen ari den” zuzendaritza eta “horiek sufritzen dituzten langileak”. 

Zaballako espetxera martxa egingo dute igandean

SAREk antolatu du ekimena, euskal preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzeko eta gradu-progresioa aplikatzeko aldarrikapena zabaltzeko. Hala Bedi Irratiak zuzenean egingo du jarraipena.

“Konponbidea ez da osasun zentroetan asistentziari murrizketak ezartzea, baizik eta giza-baliabideak eta azpiegiturak areagotzea”

Babes handia izan dute atzo, abenduak 22, Arabako Osasun Zentroetan egindako mobilizazioek, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutakoak. Lehen ere hilzorian zegoen Lehen Mailako Arreta lan-karga jasangaitzagatik, eta pandemiaren kudeaketak okertu egin du egoera: “arazoak egiturazkoak dira, egungo osasun-krisia baino askoz sakonagoak eta zaharragoak”, salatu dute.

Naturaren babes eta kontserbazioaren aldeko ahotsak, Arabako Mendiak Askek zabaldutako hirugarren atxikimendu bideoan

“Naturak behar gaitu, ez diezaiogun huts egin” lelopean, Arabako mendietan “inposatu nahi dituzten” proiektu eolikoen aurkako atxikimendu kanpainaren baitako hirugarren bideoa zabaldu du Arabako Mendiak Aske plataformak. Ossés, Jabier López de Robles, Irantzu Lekue, Eli Etxeberria, Amaia Gabilondo, Oihane Perea, Arantza Arrien, Josune Vélez eta Belén Nevadok hartu dute parte.

De ‘Green Capital’ a ‘capital basura’

Gasteiz está muy por debajo de los porcentajes de “preparación para reutilización+reciclaje (denominados reu+rec)” en residuos urbanos que exige la Unión Europea.

Urrats bat aurrera Arabako metalaren sektorearen borrokan

ELA, CCOO eta LAB sindikatuek plataforma bateratua sortu dute Arabako metalaren sektorean hitzarmen duina lortzeko helburuarekin. Bederatzi eskakizun zehatz adostu ostean, SEA patronalari helarazi dizkiote gaur, negoziatzera bultzatzeko.