Ingurumen-talde teknikoak egindako txostena Aldundiak “nahita” ezkutatu duela salatu dute

Azazetako zentral eolikoari buruzko txostena ezkutatu izana “oso larria” da Arabako Mendiak Aske plataformaren arabera. Dokumentu horrek “indartu” egiten du Azazeta Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeko eskakizuna.

Mintzalagun kanpaina abian da

‘Irati’ filmak Publikoaren Saria irabazi du Sitgesen

Kataluniako Nazioarteko Fantasiazko Zinemaldiko ikusleek Paul Urkijoren Irati-ri eskaini diote Publikoaren Saria. Horrekin batera, Efektu Berezi Onenen Saria lortu du zinemagile arabarraren bigarren film luzeak.

Euskarazko irratien Arrosa sarearen 20 urteko ibilbideari buruzko dokumentala ikusgai

“Arrosa Sarea, 20 urte uhinak uztartzen” dokumentala ekoizi du Halabideok, Hala Bedi irratiko ikusentzunezkoen taldeak.

Laminaciones Arregui, hamahiru urte hitzarmena berritu gabe

Bi orduko lanuzte batekin mobilizazioei ekin diete Laminaciones Arreguiko langileek. 2009an iraungitako hitzarmena berritzeko negoziazioa exijitu dute, lan baldintzak duintzeko eta soldatak eguneratzeko.

Garraiolari baten laneko istripua eta heriotza salatzeko mobilizazioa egin dute Gasteizen

[HALABEDITARRAK] Natxo Vidal: «Emaitza ez da inportantea, inportantea prozesua da»

Urri guztian zehar Hala Bedi tabernan Natxo Vidalen «Zirriborro zikina» erakusketa dago ikusgai. Hori aitzakiatzat hartu eta Hizpideara gonbidatu dugu Natxo. Bere hastapenetaz, frogatu izan dituen tekniketaz eta «Zirriborro zikina»-ren sorkuntza prozesuaz mintzatu zaigu. DJ Sudoren gaueko 00:30etatik aurrera egingo duen pintxadan zehar zuzenean marrazten ikusi ahal izango dugu Natxo Vidal Hala bedi Tabernan.

[HALABEDITARRAK] DJ Sudo: «Orain dugu aukera erabakitzeko nolako tekno festak nahi ditugun»

«Etxeetan eta lagun arteko festetan aritzen diren dj-ak dira interesgarriak.»

[DOKUMENTALA] Arrosa Sarea, 20 urte uhinak uztartzen

AHTaren obrak “berehala gelditu” eta dauden trenbideak hobetzeko azterlana finantzatzea eskatu diote Gobernuari

Araba Bizirik plataformak deituta, dozenaka lagunek bizikleta martxa egin dute Billodako AHTaren obretara, protesta gisa.

[ARGAZKI GALERIA] “Indar errepresiboak suntsitu!” lelopean, manifestazioa deitu du Aske antolakundeak

Urriaren 12an, hispanitatearen eta Indar Armatuen eguna dela eta, manifestazioa egin dute Gasteizen Aske antolakundeak deituta.

Kutxabankek EAEko hainbat etxetako hipoteka-zorrak saldu dizkio funts putre bati, horietako bat behintzat Araban

Kutxabankek 2.500 zor “toxiko” saldu dizkio Irlandako Zima Finances funts putreari, eta salerosketak EAEko hainbat familia kaltetu ditu; putre-funtsak demandak aurkez ditzake, eta etxegabetze prozesuak abiatu. Stop Kaleratzeak plataformak zazpi kasu identifikatu ditu Gipuzkoa eta Araban, eta AZET Bilboko Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi du salerosketak kaltetutako zenbait pertsona hasiak direla beraiekin kontaktuan jartzen.

Hala Bedi Irratia bueltan da uhinetan: sintonizatu 107.4!

AHTaren obrak gelditzeko eskatuko dute urriaren 12an, bizikleta martxa batekin

Andra Mari Zuriaren plazatik abiatuko da martxa, 10:30etan, eta Billodara iritsi 12:00etan.