‘Euskaldunon Egunkaria’ itxi zutela 20 urte dira gaur
Otsailaren 20an bete dira 20 urte Euskaldunon Egunkaria Guardia Zibilak indarrez itxi zuenetik, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. “Euskarazko egunkaria itxi duzue baina hemen gaude”: halaxe erantzun zuten langileek, biharamunean Egunero argitaratuta. Lau hilabetera sortu zen Berria.