Bulego, Balza eta Gora Etorri: hemen dira Gasteizko Txosnetako kontzertuen lehen iragarpenak
Entxosnatu, etorri gugana! lelopean ospatuko dituzte Gasteizko jaiak aurten txosnagunean. Datozen asteetan iragarriko dituzte, tantaka, kontzertu gehiago.
Zigor espedientea abiatu du Lakuak
Beste behin, Gardelegiko zabortegiaren kudeaketan arau-hausteak atzeman ditu Jaurlaritzaren ikuskaritzak. Ondorioz, Gasteizko Udalaren kontrako zigor espedientea martxan jarri dute, ALEAk jakin duenez.
Santiago Abascal Gasteizen izango da larunbatean eta protestara deitu dute
VOX alderdiaren burua Gasteizen izango dela eta, dei egin dute protestara, eta ekitaldia hartuko duen hotelera deitu eta “bertan behera utzi dezaten” exijitzera. “Faxismoaren aurrean, antolakuntza komunista” lelopean deitu dute protesta.
Acusan al PP de dar información falsa a periodistas, para exculpar a Gustavo Antépara
El 25 de abril Argia publicó en exclusiva un reportaje de investigación en el que demostraba que el miembro del PP de Gasteiz Gustavo Antépara había hecho obras “clandestinas” en pisos turísticos “ilegales”. Varios medios, entre ellos Hala Bedi, recogieron su contenido en los días siguientes. El PP ha defendido ahora, según Argia, la inocencia de Antépara y ha mostrado a los periodistas que así lo han solicitado los documentos que el propio Antépara ha dejado en manos del partido para intentar demostrarlo. Argia, por su parte, ha mostrado al PP documentos que demuestran que la información facilitada por Antépara es falsa.
Cantoblanco-ko parke eolikoaren proiektua aurrera doa: argitaratu dituzte administrazio-baimenaren eskaera eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena
Blackstone putre funtsa da Cantroblanco-ko parke eolikoa egingo duen enpresaren jabea.
Elikadura eredu alternatiboei buruz hausnartuz, komunitatea eraikiz Judimendin
“Somos lo que nos dejan comer: agroindustriaren aurrean auzoak burujabetza” jardunaldia antolatu du Batuta sareak maiatzaren 13an. Egun osoko egitaraua dute prest Judimendin datorren larunbaterako.
Etxebizitza Legearen mugak salatu ditu Gasteizen aurkeztu berri den Hego Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak
Hego Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak agerraldia egin du gaur Gasteizen. Sarea bera aurkezteaz gain, Espainiako Kongresuan onartu berri den Etxebizitza Legeari buruzko irakurketa plazaratu dute.
Akanpada hasi dute Udalatxe aurrean GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, txosnaren auzia dela eta irtenbidea eskatzeko
Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak akanpada hasi dute Udaletxearen aurrean, Plaza Berrian, txosnetako “beto politikoa” salatu eta Udalari aterabide bat exijitzeko. Poliziak itxi egin du plaza.
[HALA BIDEO] GASTEIZKO GAZTETXEAREN 35 URTEURRENA
Gasteizko Gaztetxeak 35. urteurrena ospatu du: tailerrak, kontzertuak, jolasak, kirola… askotariko ekimenak izan dira muinoko etxean aste osoan zehar. Larunbata, apirilaren 29a, izan da ospakizun asteko egun nagusia. Arratsaldez Gasteizko Udaltzaingoa bertaratu da, soinu teknikaria atxilotu du eta ixtera behartu, bestela indarrez itxiko zutelako mehatxupean. Hala ere, aurrera eraman dute gazteek aurreikusitako egitaraua eta gune okupatu eta autogestioa defendatzen jarraituko dutela adierazi.