Fronte Polisarioaren 50. urteurrenak islada izango du Gasteizen

Mendebaldeko Saharako Nazio Askapen Mugimendua omenduko dute Euskal Herri osoan zehar. Maiatzaren 18an eta 20an Gasteizen.

8 urte bete dira Gasteizko Herri Harresitik

Ehundaka lagun saiatu ziren hiru gazteren atxiloketa saihesten.

Cantoblanco parke eolikoa bertan behera uzteko exijitu dute inguruko batzar administratiboek

Proiektuak herriei, bertako biztanleei, florari eta faunari gogor eragiten diola nabarmendu dute Artatza, Axkoeta eta Ormijanako batzar administratiboek.

[Eguneraketa] Gasteizko Txosnek konztertu berriak iragarri dituzte: Los Chikos del Maiz, DJ Pezon, Rosa Mari eta Negra Cucaracha

Ikusgunek 2022ko LGTBI+fobiari buruzko VI. txostena argitaratu du

16 gertakari LGTBI+fobiko erregistratu ditu behatokiak. Igo egin dira gorroto diskurtsoak eta irainak.

Aguraingo udalak ez du onartu Gazte Egunean karpa jartzea

Elkarretaratzea egin zuten astelehenean eta mobilizazioak deitu dituzte aste osoan zehar, udalak erabakia berriro aztertu dezan.

Nakbaren 75. urteurrenean, Palestinaren askatasuna aldarrikatu dute Gasteizen

Elkarretaratzea egin dute Israelen okupazioaren aurka, BDZ mugimenduak deituta.

“Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik!” lelopean, manifestazio nazionala deitu dute maiatzaren 20an Gasteizen

Arratsaldeko 18:00etan abiatuko da manifestazioa San Anton plazatik.

Badatoz Errekaleorreko jaiak

Maiatzaren azken asteburuan ospatuko dira Errekaleor auzo askeko jaiak.

Protesta jendetsua egin dute Vox-ek mitina eman duen hotelean

Santiago Abascal Gasteizen izan da gaur Vox-en ekitaldi batean. Dozenaka gazte bildu dira protesta gisa, “Faxistak kanpora” lelopean.

[Eguneraketa] Gasteizko Txosnek konztertu berriak iragarri dituzte: Kolpeka eta Tropa do Carallo

PPren eta Antépararen akusazioak ukatu dituzte Gasteizko Udaleko teknikariek

Antéparak eta PPk adierazi dute Luxury enpresari hiru espediente ireki izanaren arrazoi bakarra udalaren jakinarazpen okerrak izan direla. Gustavo Antépara presidente den enpresa espedientatu duen udal departamentuko bi langilerekin hitz egin du ARGIAk, bakoitzarekin aparte. Biek gertutik ezagutzen dituzte azken hilabeteetan Luxury eta udalaren artean egon diren tirabirak. Udal langileek, batetik, ukatu egin dute PPk esandakoa; eta, bestetik, adierazi dute departamentuan “haserrea” dagoela Luxuryren jarduteko modua dela eta.

40 URTE UHINETAN | BABAZORRA: “Irratiak jarraitu behar duela uste dugulako gaude hemen, podcastak eta sare sozialek duten garrantzia baliatuz”

Garbitzaileekin batera, langileentzako eskubide berdintasuna aldarrikatu dute Gasteizeko campusean egindako elkarretaratzean

Itaiak eta Unibertsitateko Indar Batasunak deituta, elkarretaratzea egin dute Arabako campuseko garbiketa zerbitzuko langileentzako lan baldintza duinak borrokatzeko. Zehazki, garbitzaileek ere aparkaleku zerbitzua erabili ahal izatea eskatzen dute.