A desalambrar : O-21 OTAN-EB EZ! EUSKAL HERRIA ANTIIMPERIALISTA!

Datorren ostegunean, otsailak 23, Gasteizko Errekaleor auzoan izango den hitzaldia aurkeztu nahi dizuegu. Iñaki Gil de San Vicentek eskeiniko digun solasaldiaz eta martxoaren 11 NATOren aurka antolatutako mobilizazioaz hitz egiteko Askapenako kide den Ester Muñoz elkarrizketatuko dugu.

Abestiaren erradiografian klasiko bat, memoria eta itxaropena bizirik mantentzeko balio duten kantu horietako bat eskeintzera gatoz. ‘El derecho a vivir en paz’ abestian Vietnamen demostratu zuten bezala, antolakuntza eta borrokaz badelako garaipenerako tartea gogoraraziko digu Victor Jarak.

Gaurko kolaborazioan liburu bat aurkezteko asmoz datorkigu Iñigo Bilbao. El Viejo Topo argitaletxeak 2021an kaleratutako ‘Quiebras y pugnas del tablero político mundial’ non nazioartean eta geopolitikan iaioak diren hainbat izen ezagunen 11 artikuluren bilduma topatuko dugun.

A desalambrar : O-14 Comuna o nada!

Gaurko elkarrizketan Venezuelara joko dugu ‘El Maizal’ komunako kide den Angel Prado komuneroarekin solastera. Errepublika Bolivariarrean ematen diren antolakuntza herrikoien esperientziak edota komunen nondik norakoak hobeto ezagutzeko asmoz.

Abestiaren erradiografian Gata Cattana rapera eta poetaren ‘Los siete contra Tebas’ izen bereko diskan biziraun duen kanta aurkeztuko dizuegu. 2012an erditutako abestiak ez du gaurkotasun zantzurik galdu, tamalez nola ez, ta III.Mundu Gerraren mehatxupean irmotasunez eta adorez errimatzen du Kordobakoak.

Kolonbiako espetxe baten erraietatik testigantza eta protesta hitzak jaso ditugu, gaur bertan hasita, bertako presoek aurrera eramango duten gose grebaren arrazoiak adierazten. Kolaboraziorako ahotsa jartzen duenak Kolonbiako ‘Movimiento Nacional Carcelario’ko kidea da eta 14 urte daramatza kartzelan.

A desalambrar : O-07 Frantzia sutan

Gaurko elkarrizketan Frantziar Estatuaren inguruan arituko gara. Protestak, errepresioa, Kurduen hilketak eta ixiltasun informatiboaz arituko gara.

Abestiaren erradiografian Keny Arkanaren “La Rage” izango dugu mintzagai.

Azkenik, Kolaborazioan, Monroe doktrina eta fundamentalismoaen inguruan arituko da Aitor.

A desalambrar : U-31 ERREpresioa

Gaurko elkarrizketan Askapenak argitaratu berri duen ‘Europar Batasuna eta Errepresioa’ izenburua duen txostena aztertzea da asmoa ta horretarako Aratz Estonba abokatu eta militante internazionalistarekin mintzatuko gara.

Abestiaren erradiografian Çerxa Sorese, euskeraz -Iraultzaren gurpila- izena duen ereserki kurdoaren bertsio bat aurkeztuko dizuegu.

Kolaborazioan Clara Zetkin-en hitzak baliatuz gerraren arriskuaz, honen aurkako jarreraz eta alderdi komunistek gudaren aurrean hartutako edota hartu beharreko erabakietaz jardungo zaigu Ester Muñoz.

A desalambrar : U-24 Faxismoaren kontra Abya Yala borrokan!

Gaurko elkarrizketan MST edo Movimiento sin Tierra-ko zuzendaritzako kidea den Miguel Estedile izango dugu mintzalagun azken egunotan Brasilen emandako gertakariei buruz hitz egiteko.

Abestiaren erradiografian Daniel Viglietti musikari uruguaitarraren ‘Yo vivo en un tiempo de guerra’ abestia entzungo dugu, kantua 1973an, nola ez, erbestean grabatuko zuen Bertold Brecht poeta alemaniarraren hitzak tarteko.

Kolaborazioan Txileko estatuaren eskutik herri Maputxea jasaten ari den errepresioaz eta honen aurrean garatutako borroka eta erresistentziei buruz arituko zaigu Mery, Preso Maputxeen aldeko Euskal Herriko kolektiboko kidea.

A desalambrar : U-17 Zer dio Asiako erraldoiak?

Gaurko elkarrizketan Iñaki Gil de San Vicente, pentsalari marxista, izango dugu mintzalagun. Txinaz, bertako egoeraz, hedabideen manipulazioaz eta nahitaez geopolitikaz arituko gara.

Abestiaren erradiografian Sepultura trash-metal talde brasildarraren ‘Manifest’ abestia eskeiniko dizuegu. 1992an Brasilgo Carandiru espetxeko sarraskia gogoratu eta justizia aldarrikatuko duena.

Kolaborazioan Abya Yala edo Amerikaren egoeraren analisi bat eskeiniko digu René Behoteguyk arreta berezia Brasil eta Perun jarriz.

A desalambrar : A-20 Borrokak darrai!

Gaurko irratsaioan 2022ko kolaborazioen errepasoa egingo dugu eta gogoeta bat utziko dizuegu data berezi honetan

A desalambrar : A-13 BIJI KURDISTAN!

Azken egunotan gogor erasotu du Turkiak Kurdistan, bertako egoera baloratu eta ofentsiba honen ertz guztiak aztertu ahal izateko, Askapenako kidea den Aratz Estombarekin mintzatuko gara.

Abestiaren erradiografian Kurdistanen geratuko gara, ‘A las barricadas’ abestiaren bertsio kurdoa entzun eta sentitzeko prest.

A desalambrar : A-6 MARICHIWEU!

Gaurko saioa, gose greban dauden Wall Mapuko preso politikoei eskeini nahi diegu. Horretarako, elkarrizketan Wall-Mapuren defentsan gose greban dauden preso politikoen inguruan jardungo dugu. Horretarako, Wall Mapu Euskal Herria elkarte internazionalistako kide den Mery izango dugu gurekin.
Abestiaren erradiografian Luanco rap-lari maputxearen “Sabor de la tierra” abestia entzungo dugu.

Ondoren, preso dagoen Arauco Mallecoko koordinadorako werkena den Héctor Llaitulen ezkutitza entzungo dugu.

A desalambrar : A-29 Europa jo puntuan!

Gaurko elkarrizketan Italiako egoera sozio-politikoa aztertu nahi dugu bide batez Europarena ere hausnartzen dugun bitartean. Frantzesca militante italiarra izango dugu mintzalagun.

Abestiaren erradiografian rap metalerotzat jo dezakegun abestia eskeintzera gatoz. Sons of Aguirre rap taldea eta Scila jatorriz heavya den banden arteko elkarlan eta fusioak sortutako ‘La cigarra y la Hormiga’ abestia hain zuzen.

Amaitzeko gaurko kolaborazioan ‘Apurtu Kapitalaren Europa’ Askapenaren irakurketa izango dugu entzungai, mundu osoko langileon bizi baldintzak diseinatzen dituzten zapalkuntza sistemekin amaitzeko gure lehen urratsa kapitalaren Europarekin amaitu eta langileon Europa bat sortzea delako.

A desalambrar : A-22 Emakumeen aurkako indarkeria Paraguayen

Emakumeon aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunari so, indarkeriak iturri anitz dituelako, gaurkoan Paraguayko estatu terroristak desagerrarazitako neskatilaren kasuaz arituko gara. Horretarako Lichita eta bere senideenganako jazarpena ondo ezagutzen duen Negro Soares ‘Convocatoria Segunda Independencia’ko militantea eta abokatu argentinarra elkarrizketatuko dugu.

Abestiaren erradiografian, emakumeon aurkako indarkeria imperialista salatzen jarraitzeko, Shadia Mansour rapera palestinarraren abestia izango dugu entzungai; beraiek tankeak dituzte, guk harriak besterik ez.

Amaitzeko kolaborazioan gure herrian sionismo israeldarrarekin ematen diren konplizitateak salatu eta Palestinari elkartasuna adieraztera dator gaurkoan Alaitz Amondarain.

A desalambrar : A-15 Fora Bolsonaro! A luta continua!

Gaurko elkarrizketan Brasilgo azken gertakari eta bertako egoera soziopolitikora gerturatu nahi dugu eta horretarako MST edo ‘Movimiento de los Trabajadores Rurales Sin Tierra’ko koordinatzaileea den Alexandre Conceicaorekin mintzatuko gara.

Abestiaren erradiografian The Baboon Show musika talde suediarraren ‘Same Old Story’ langileon miseriaz eta erresistentzia beharraz aritzen den kantua izango dugu entzungai. Etorkizuna gurea dela diote, hala ote? Hala bedi.

Amaitzeko kolaborazioan Brasil izango dugu berriz jopuntuan, oraingoan Via Campesinako emakumeek 2006an burututako ekintza gogora ekarriz aurten Askapenako brigadista izandako Endika Garciaren eskutik.

A desalambrar : A-8 Blokeorik ez!

Gaurko elkarrizketan pasa den astean NBEan enegarrenez EEBBek Kubari inposatutako blokeoaren harira burututako bozkaketari buruz Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kidea den Jose Manzanedarekin mintzatuko gara.

Abestiaren erradiografian Chico Buarque idazle, abeslari eta poeta brasildarraren ‘A pesar de voce’ abestiaz gozatzeko aukera izango dugu.

Amaitzeko kolaborazioan Brasil izango dugu ere jopuntuan, oraingoan Via Campesinako emakumeek 2006an burututako ekintza gogora ekarriz aurten Askapenako brigadista izandako Endika Garciaren eskutik.

A desalambrar : U-25 Gerra Europan

Gaurko elkarrizketan Italiako egoera sozio-politikoa aztertu nahi dugu bide batez Europarena ere hausnartzen dugun bitartean. Frantzesca Cambiare Rottako militante italiarra izango dugu mintzalagun.

Abestiaren erradiografian FARC-EPren komandantea izandako Julian Conradoren “De mi pueblo para la guerrila”. 14 diska ta ia 200 abesti sortu dituen kantautore kolonbiarra datorren urriaren 28an Arrasaten izango da hitzaldi bat ematen hainbat eragilek antolatuta.

Amaitzeko kolaborazioan Ukrania izango dugu mintzagai, horretarako Nahia Sanzoren ahotsa izango dugu gurean. Sanzo Geopolitikaz ikerketa lantaldeko kidea, kazetaria eta soziologoa da, 2014tik Donbassen gertatutakoak ere ondo ezagutzen dituena.