Ateak Irekiren itxierari buruzko analisia egin digu David Martinezek, Blogalizazioaren tartean
Badira bi aste Ateak Ireki ataria itxiarazi zuela Espainiako Gobernuak, eta David Martinezek honen inguruko hausnarketa ekarri digu Zebrabidera, teknologia berrien ikuspegitik bereziki. Kontatu digu, hasiera batean behintzat ataria mundu guztitik bistaratu zitekela, espainiatik izan ezik, bertan izan zela blokeatua. Zerbitzaria gure ordenagailuan instalatzearen abantailak ere azpimarratu ditu, era honetako erasoei aurre egiteko aukera gehiago dugulako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!