Astrazenecaren txertoaren inguruko alarma eta antigenoen erabilera posibleak
Elhuyar Fundazioko Ana Galarragarekin kolaborazioa.
Gaurkoan Ana Galarraga izan dugu Hizpidean, zientzia kontuez hitz egiteko. Hasieran txertoen inguruan hitz egin dugu, Astrazeneca eta tronbosi edo odolbilduen arteko loturak sortutako alarmaren aurrean argi pixka bat ekarri digu Galarragak, eta ondoren antigenoen testak nola funtzionatzen duen azaldu digu. Pertsona bat kutsatuta dagoen ikusteko baino gehiago eta besteak kutsatzeko arriskua duen adierazten du antigenoen testak, eta erabilera zehatz batzuetan oso erabilgarria izan daitekeela azaldu digu Galarragak.
Kolaborazio osoa hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!