Astelehenean abiatu zituzten protestak Artiachen langile baten kaleratzea salatzeko
Astelehenean eta atzo elkarretaratzeak egin zituzten LAB, ELA eta ESK sindikatuek lantegiaren aurrean behargin baten kaleratzearen kontra through Aiaraldea.eus
Astelehenean eta astearten 13:00etatik 14:30ak arte kontzentrazioa egin zuten Artiach enpresako hainbat langilek bere kide baten kaleratzea salatzeko.
Sindikatuek adierazi dute enpresak diziplina zigorra baliatu duela beharginaren kontratua bertan behera uzteko abuztuaren 20an.
Hori dela eta, hurrengo astean irailaren 15ean eta 16an 2 orduko lanuzteak egingo dituzte txanda bakoitzean: 04:00etatik 06:00ak arte, 09:00etatik 11:00k arte eta 16:00etatik 18:00ak arte
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!