Asteburuan lau gizon atxilotu dituzte Gasteizen indarkeria matxistagatik
Udaltzaingoak 22, 45 eta 34 urteko hiru gizonezko atxilotu ditu asteburu honetan genero indarkeria delituen ustezko egileak izateagatik. Gainera, 28 urteko beste gizon bat atxilotu dute urruntze-agindua hausteagatik. through Alea.eus
Lehenengo atxiloketa ostiralean izan zen, Ariznabarrako etxebizitza batean, gizonezko batek neskalagunarekin eztabaida izan ostean. Udaltzainak bertaratu zirenean, emakumeak erasoaren markak zituen.
Larunbatean Voluntaria Entrega kalean, gizonezko batek bere bikotekide ohia iraindu eta eraso egin zion. Udaltzaingoak atxilotu zuen, eta igandean geratu zen epailearen esku.
Bestalde igandean, udaltzainek 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Arriaga-Lakua auzoko etxebizitza batean. Bertan, bikotekide ohi eta pisukidearekin eztabaida izan zuen, eta eraso egin zion.
Atxilotubaturruntze-agindua hausteagatik
Indarkeriamatxistaridagokionez, igandean ere, udaltzainek 28 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Sansomendi auzoan, urruntze-agindua hautsi izanaren delituaren ustezko egilea izateagatik. Emakumeak berak deitu zuen 092 telefono zenbakira, erasotzaileak atariko txirrina jo zuelako etxebizitzara igotzeko asmoz.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!