Arrate Illaro (Euskaraldia): “Jendearen arteko konplizidadea sentitzea, bakarrik ez gaudena, elkarrekin gauzak aldatu nahi izatea dakar Euskaraldiak”
Azaroaren 20tik Abenduaren 4ra izango da 2020ko Euskaraldia. Izena emateko epea zabalik!
Euskaraldiaren atal berri bat izango dugu aurten, zenbait berritasun ere ekarriko dituena Ahobizi eta Belarriprest rolak lehen lerroan jartzearekin batera. Euskaraldia prestatzen dabilen Arrate Illaro izan dugu gaur Hizpidean, eta hainbat gauza kontatu dizkigu. Aurreko edizioen balorazioa, aurrera begirako erronkak, motibazioa sortzeko beharrezko elementuak eta beste hainbat.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Arrate Illaro (Euskaraldia): "Jendearen arteko konplizidadea sentitzea, bakarrik ez gaudena, elkarrekin gauzak aldatu nahi izatea dakar Euskaraldiak"00:20:57
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!