Armando Aulestiarte (Arabako pentsionistak lanean): «Ez dugu ontzat hartzen Espainiako kongresuak onartu duen pentsioen erreforma.»
"Espainiako gobernuaren helburu bakarra pentsio publikoak pribatizatzea da."
Euskal Herriko pentsionisten mugimenduak eta Arabako pentsionistak lanean taldeak elkarretaratzea deitu dute “Borrokatzeak merezi du! pentsio publiko duinak” lelopean. Larunbat honetan urtarrilak 15, eguerdiko 12etan elkartuko dira urrezko Zeledon plazan (Correos plazan).
4 urte dira pentsionisten mugimendu berria piztu zela eta Arabako pentsionistak lanean taldeko kidea den Armando Aulestiartek urte hauetako balantzea egin digu, lortu diren errebindikazioak eta lortzeke dagoen guztiaz.
Espainiako kongresuak, besteak beste, PSOE, Unidas Podemos, EAJ-PNV eta ERC-ren babesarekin onartu den azken pentsio erreforma izan du mintzagai, baita onartzekoa den azken lan erreforma buruz ere.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Armando Aulestiarte (Arabako pentsionistak lanean): «Ez dugu ontzat hartzen Espainiako kongresuak onartu duen pentsioen erreforma.»00:19:24
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!