Aratz Ortiz de Elguea (Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba) eta Fermin Aio (Ongi etorri): “Europara etortzen direnean kriminalizazioa da aurkitzen duten bakarra”
Gaur bertan Gasteizeko Aldabe gizarte etxean estreinatuko da “Ongi etorri” dokumentala. Fermin Aiok zuzendutako ikusentzunezko pieza Gernikako bonbardaketako 80. urteurrenarengatik Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma herrian antolatutako martxan izan zen filmatua, 25 pertsona migratzaileen istorioekin. Ongi Etorri Errefuxiatuak taldea, gainera, “M5 herrien arteko besarkada” egitasmoa jarri du martxan, maiatzaren 5ean eguerdiko 12etan Europako hainbat herrialdetan topaketa burutzeko, gizatasunaren eta migratzaileen alde.
Honetan sakontzeko, Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba taldeko kide den Aratz Ortiz de Elguea eta dokumentalaren zuzendaria den Fermin Aiorekin izan dugu elkarrizketa. Hemen entzungai:
-
Hizpidea: Aratz Ortiz de Elguea (Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba) eta Fermin Aio (Ongi etorri): "Europara etortzen direnean kriminalizazioa da aurkitzen duten bakarra"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!