Aranbizkarrako Gazte Asanbladak errepresioaren aurkako prebentzio gida aurkeztu du
"No los des por hecho, conoce tus derechos: Jazarpen polizialaren aurkako prebentzio gida"
Pandemian jazarpen polizialak izandako igoeraren aurrean, poliziarekin izan ditzakegun arazoen aurrean informatuta egoteko tresna aurkeztu dute Aranbizkarrako Gazte Asanbladako kideek. Gaizka Atxa asanbladako kidea izan dugu Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu gidaren nondik norakoak. Gida ateratzeko arrazoietan sakondu du, eta edukiak azaldu dizkigu gainetik: atxiloketetan ditugun eskubideak, dauden prozedura administratibo edo penal ezberdinak, desobedientzia delitua eta beste batzuk.
Ekainaren 25ean, Aranbizkarrako jaietan, formakuntza tailerra egingo dute Amaia Zentroan 11.00etan gida hau azaltzeko. Hemen aurkitu dezakezue gida osoa.
Eta elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Aranbizkarrako Gazte Asanbladak errepresioaren aurkako prebentzio gida aurkeztu du00:15:54
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!