Ania Saenz de Buruaga (Ilustratzailea): “Joseba Sarrionaindiaren poemak oso ondo azaltzen du harremanetan bizi ditugun tirabirak.”
Martxoa guztian zehar Ania Saenz de Buruaga gasteiztarraren ilustrazioak ikusgai daude Hala Bedi tabernan.
Emakumea, gasteiztarra, euskalduna eta ilustratzailea. Ania Saenz de Buruagaren ilustrazioak ikusgai daude Hala Bedi tabernan, Joseba Sarrionaindiaren “Hariak” poematik tiraka ondu dituenak. Erakusketa hau aitzaki paregabea iruditu zaigu Ania Hizpideara gonbidatzeko.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ania Saenz de Buruaga (Ilustratzailea): "Joseba Sarrionaindiaren poemak oso ondo azaltzen du harremanetan bizi ditugun tirabirak."00:05:39
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!