Angel Elias (Oinarrizko Errenta): “Asko lagunduko luke aukera egokiagoak hartzeko, askatasun handiagoz”
Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta proposatzeko Herri Ekimen Legegilea jarri dute martxan.
Otsailaren 18an aurkeztu zuten Herri Ekimen Legegilea, Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta proposatzeko. Pobreziarekin amaitzeko eta pertsona guztientzako eskubideetan aurrera egiteko tresna gisa aurkeztu dute. Legebiltzarrean onartzeko zain daude orain.
EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoa da Angel Elias, eta ekimenaren bultzatzaileetako bat. Berak azaldu dizkigu proposamenaren nondik norakoak. Gizartean eta pertsonen bizi baldintzetan izango duen eraginaz hitz egin digu. Aipatu digu lan baldintzak negoziatzeko askatasuna, autonomia eta berme berriak ekarri ditzakeela, eta logika ezberdina daukala gaur egun indarrean dauden bestelako errenta moten aldean, ez duelako baldintzarik eskatzen (EAEn hiru hilabetez bizitzea soilik) jaso ahal izateko, eta ez delako egoera iragankor baterako pentsatua. Finantzatzeko moduez ere hitz egin dugu, BPGaren %7a beharko dela aurreikusten baitute.
Eusko Legebiltzarrak tramiterako onartzen badu, sinadura bilketa abiatuko dute, 10.000 pertsonaren babesa lortu behar baita Legebiltzarrean eztabaidatu dadin.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Angel Elias (Oinarrizko Errenta): "Asko lagunduko luke aukera egokiagoak hartzeko, askatasun handiagoz"00:25:53
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!