Ane Labaka Mayoz (Algara mutilatuak): “Feminismoa azken urteetan ohartu da umorearen balio eraldatzaile eta subertsiboaz, eta hasi da bereganatzen”
Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministako 9. atala osatu du Labakak.
Umoreaz, eta umorearen zauriez aritu da Ane Labaka “Algara mutilatuak” lanean. Lisipe bilduma feministako bederatzigarren atala umorea eta generoa lantzeko baliatu ditu Labakak. Emakume ezberdinen bizipenak jaso ditu bertan, eta bidean aurkitu du bere zauri propioak ere bazituela umorearekin lotuak.
Ane Labaka bera izan dugu gaur Hizpidean, eta berarekin aztertu ditugu umorearen joko arauak, umorearen noranzkoak, behetik gorako umorea, maila berekoen artekoa, umorearen mugak eta baita sortzen ari diren umore molde berriak ere, umorea arma politiko gisa erabiltzen hasi direnak.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Ane Labaka Mayoz (Algara mutilatuak): "Feminismoa azken urteetan ohartu da umorearen balio eraldatzaile eta subertsiboaz, eta hasi da bereganatzen"00:32:40
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!