Anbulantzien “egoera tamalgarriaren ondorioz” izandako lan istripua salatu dute
Maiz HTG Euskadi enpresako langile batek Gasteizen gidatzen zuen anbulantziaren gidagailua apurtu eta aparkatuta zeuden bi kotxeren aurka egin zuela jakinarazi du LAB sindikatuak. through Alea.eus
Maiz HTG Euskadi enpresako langile batek Gasteizen gidatzen zuen anbulantziaren gidagailua apurtu eta aparkatuta zeuden bi kotxeren aurka egin zuela jakinarazi du LAB sindikatuak.
Sindikatuak azaldu duenaren arabera, istripua hiri barnean gertatu zen, gaixoa eta berarekin zegoen pertsona leku-aldatzen ari zirenean. “Errepidean gertatu izan balitz, ondorioak askoz larriagoak izan ahal ziren”, ohartarazi dute.
“Etekin ekonomikoa segurtasunaren gainetik”
LABek zabaldutako oharrean, “azpikontratatzen duten enpresek soilik etekin ekonomikoan pentsatzen dutela” salatu du, eta “ez erabiltzaileen segurtasunean, are gutxiago zerbitzua ematen duten profesionalen segurtasunean”.
Azaldu duten bezala, 800.000 kilometro dituen anbulantzia erabiltzen ari ziren eta, gainera, “gidagailua gaizki duena”.
Enpresa pribatua salatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzaren ardura ere azpimarratu dute: “Behin zerbitzua kontratatu eta gero, ez da materialaren beharrezko kontrolik egiten, enpresak nahi eran egin eta desegin dezan ahalbidetuz”.
Sindikatuaren aburuz, enpresako langileentzat eta baita erabiltzaileentzat ere “ondorio larriak” ditu egoera honek.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!