Analisi Politikoa | Desokupazio “herrikoiak” eta pobreen arteko gerra
Andrea Bartolok etxebizitzaren problematikari heldu dio. Klase ertaineko joera faxista "desokupatzaileez".
Errepelegan, Portugaleten, beste desokupazio “herrikoi” bat eman da. Ez da lehen aldia, 2019 eta 2020. urteetan antzeko esperientziak ikusi genituen Portugaleten bertan. Hortik abiatu nahi izan du gaurkoan Andrea Bartolok bere kolaborazioa.
Errepelegako kasua azaldu digu, nola bizilagun ezberdinak antolatu eta Ertzaintzaren laguntzaz okupa gisa bizitzen ari ziren zenbait etxe hustu dituzten azken urteetan. Pobreen arteko gerraren testuinguruan kokatu du Bartolok, klase ertain sentimendua zabaltzeko estrategia eraginkor baten ondorio gisa. Horren aurrean daukan irakurketa politikoa plazaratu digu, okupazioaren kontrako kanpaina eta etxebizitzaren problematika ezkutatzearekin lotuta. “Ziudadanismoa” eta pultsio sekuritarioa salatu ditu Euskal Herrian, eta beti bezala ekiteko proposamen ezberdinak ekarri dizkigu, analisi politiko horretatik abiatuta.
Hemen entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!