Ana Galarraga (Elhuyar): “Grabitazio-uhinak unibertsoaren sorrerara hurbiltzeko tresna berria izango dira”
Otsailaren 11n iragarri zuten zientzialariek grabitazio-uhinak frogatzeko moduan zeudela: orain dela 100 urte iragarri zituen Einsteinek, baina orain arte ez zen frogatu halakorik existitzen zenik. Ana Galarraga Elhuyarreko kidearekin hitz egin du Hizpidea magazinak, gaia gehiago ezagutzeko asmoz. Galarragak esan duenez, unibertsoa ezagutzeko argia erabiltzen zen orain arte, baina orain unibertsoaren sorrerara hurbiltzeko tresna berria izango dute astro-fisikariek, grabitazio-uhinak, alegia.
-
Hizpidea: Ana Galarraga (Elhuyar): "Grabitazio-uhinak unibertsoaren sorrerara hurbiltzeko tresna berria izango dira"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!