Amets Martinez de Heredita (Lumagorri): “Oso larria da LGTBI komunitatearen egoera, eta Udaletxeak ez ditu konpromisoak bete”
Lumagorri elkarteak Sexu-orientazio eta genero-identitatearen inguruko gorroto delituen tokiko Behatokia sortzeko beharraz ohartarazi du aspalditik, lurraldean ematen diren erasoen datuak ezagutu ahal izateko. Behatokiaren funtzioa Lumagorrik berak bete behar izan du orain arte, “bitarteko prekarioekin”.
Amets Martinez de Heredita izan dugu gaur saioan, eta Behatokiaren beharraz, Udalaren konpromisoaz eta LGTBI komunitatearen egoeraz mintzatu zaigu, besteak beste.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Amets Martinez de Heredita (Lumagorri): "Oso larria da LGTBI komunitatearen egoera, eta Udaletxeak ez ditu konpromisoak bete"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!