Amets eta Kattalin (Hori Bai): “Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea”
Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxeak 60 urte bete ditu. Euskal Herriko Gaztetxe zaharrena da Larrabetzukoa.
“Duela 60 urte zabaldu zuten larrabetzuarrek zirrikitu hau” Andra Mari elizaren alboan dagoen eraikin zaharrean, izen berdina duen kaleko 23. zenbakian .”Diktadura frankistaren garai latzetan” sortu zuten Larrabetzuko gazteek Hori Bai, O.A.R.: (Organización Artistica Recreativa) siglapean, herriko apaiza lagun zutelarik. 60 urte luze hauetan zehar hainbat oztopo jarri dizkiete Udal eta Elizatik, baina gaztetxeak “taupaka” jarraitzen duela adierazi zuten pasa den hilaren 6an egindako prentsaurrekoan.
2025 honetarako egitarau polita antolatu dute asanbladako kideek: Hori Blaituz asteburua, Hori Bai eguna eta Larrabetzuko Gazte Eguna, beste hainbaten artean.
Okupazioaren aurkako ofentsiba gero eta indartsuagoa den garai hauetan bereziki, gaztetxe eta langile espazioen garrantzia azpimarratu dute Hizpidean Amets eta Kattalinek, Hori Baiko bi asanblada kideek, baita gaztetxe eta gazte asanbladen arteko saretzearen garrantzia ere. Larrabetzuarrek lan handiz egindako “zirrikitua” eredu da arriskuan dauden edo izan diren gaztetxe eta espazioentzat.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Amets eta Kattalin (Hori Bai): "Boterean dagoen klasearen interes nagusia beti izango da gazteen antolakuntza oztopatzea"00:23:49
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!