Amalur Alvarez (Gure Esku): “Proposamen hauen inguruan adostasun batera heltzeko beharrezkoa da kalean gizarte aktibo eta mobilizatua izatea”
Erabakitzeko eskubidea legez jasotzeko eskatu dute Legebiltzarrean. Batzar irekia egingo dute Gasteizen azaroaren 17an.
Joan den ostiralean agerraldia egin zuen Gure Esku plataformak Eusko Legebiltzarrean, eta bertan eskatu zuten erabakitzeko eskubidea legez jaso dadila. 2018an EAJ eta EH Bilduk akordioa lortu zuten erabakitzeko eskubidearen inguruan, baina orduko jarreratik urrundu egin direla salatu dute Gure Eskutik.
Herritarrak motor izan daitezen urratsak egingo dituztela iragarri dute, eta bide horretan batzar irekiak antolatuko dituzte herri ezberdinetan. Gasteizen datorren asteazkenean izango dira, azaroaren 17an, 19.00etan Landatxon.
Amalur Alvarez Gure Eskuko bozeramailearekin hitz egin dugu, eta berarekin aztertu ditugu erabakitze eskubidea lege bihurtzeko proposamena, independentismoaren beherakada, herritarren mobilizazio gaitasuna eta beste asko.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Amalur Alvarez (Gure Esku): "Proposamen hauen inguruan adostasun batera heltzeko beharrezkoa da kalean gizarte aktibo eta mobilizatua izatea"00:22:06
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!