Amalur Alvarez (Gure Esku): “Hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea da maila instituzionalean ere”
Arantzazuko Adierazpena aurkeztu zuen Gure Eskuk euskal gizarteko 100 kide esanguratsurekin batera.
Erabakitzeko eskubidea lege bilakatu dadila eskatuz, Arantzazuko Adierazpena aurkeztu du Gure Esku dinamikak. Euskal gizartearen % 70etik gora dago erabakitze eskubidearen alde, eta alderdi politikoek tamainako erantzun bat ematea eskatu dute Gure Eskutik. Alderdiekin harreman bira bat abiatuko dute horretarako. Bestalde, gizartea mobilizatzeko deialdi garrantzitsuak diseinatzen dabiltza.
Amalur Alvarez Gure Eskuko bozeramaileetako bat izan dugu gaur Hizpidean, eta berak azaldu dizkigu adierazpen honen berritasunak, egoera nola ikusten duten eta aurrera begira ze pauso aurreikusten dituzten.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Amalur Alvarez (Gure Esku): "Hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea da maila instituzionalean ere"00:10:59
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!