Amaia Fontan (Etorkinekin): “Eskatzen dugu denen erregularizazioa, etxebizitza duin bat denentzat eta erretentzio zentroen ixtea”
Urriaren 3an ekimen ezberdinak burutuko dituzte Hendaian eta Baionan, paperik gabekoen eskubideen alde.
Etorkinen egoera oso larria da Europa osoan, eta aspaldi entzun dugu Ipar Euskal Herrian etorkinei laguntza emateko hainbat talde martxan jarri direla. Aspalditik ari dira paper gabekoen eta etorkinen egoera hobetzeko lanean, eta frantziar estatu osoan abian jarri den ekimen bati buruz eman digu Amaia Fontan “Etorkinekin” elkarteko kideak. Paperik gabekoen elkartasun martxa burutzen ari dira Estatu osoan, eta Euskal Herrian ere izango du oihartzuna.
Amaia Fontanek etorkinen egoerari buruz hitz egin digu, haien aldarriak azaldu dizkigu, eta Europako migrazioen politikak salatu ditu, besteak beste.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Amaia Fontan (Etorkinekin): "Eskatzen dugu denen erregularizazioa, etxebizitza duin bat denentzat eta erretentzio zentroen ixtea"00:29:26
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!